XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sexuen araberako ezberdintasunak garapen etiko-moralean (Euskal Herrian burututako ikerketa bat)

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

1. SEXUEN ARABERAKO GARAPEN MORALAZ EREDUAK ETA IKERKETAK

Ikuspegi ezberdinetatik begiratuz aztertu izan dira sexuen arabera garapen etiko-moralean eman ohi diren ezberdintasunak.

Laburbilduz esan daitekeenez, gizonezko eta emakumeen arteko ezberdintasunei buruzko ikerketa-emaitzak kontuan hartuz, gizonezkoek emakumeek baino gehiago aurreratzen dute orokorrean.

Mendebaldeko gizarte honetan gizonezkoek eta emakumeek beren ahalmenak garatzeko dituzten giro eta inguruneak, gaur egun ere, ezberdinak direla begi-bistan izaten bada, harremanetarako ingurune horien edo barneratze-ereduen ondorio lirateke ezberdintasun horiek, eta ez hainbeste sexu bateko edo besteko izatearenak.

Interesgarria bezain eztabaidagarria den aztergai honetan sakontzera garamatzaten eredu eta ikuspegi eta baita ideologia ezberdinetatik abiatuz burututako ikerketak aurki daitezke.

Bull-ek (1976), adibidez, hauxe dio gai honi dagokionez: Ez da sexuen arteko ezberdintasun garbirik aurkitu irizpide moralari buruzko ikerlanetan. Mutilek baino lehenago garatzen dutela neskek adieraziko luketen ezaugarriak eskaini izan dira, baina joera batzuk baino ez dira, eta inolaz ere ez erabateko frogak

Burutu diren ikerketetako datuak aztertzeko ikuspegi diferenteak molda daitezke ezberdintasun horiei dagokien lehen berrikusketa bat bideratzeko orduan: fokatze psikoanalitikoa, ikaste sozialaren fokapena edo ezagupen-garapenezkoa, adibidez.

Hezkuntzaren arloko eremu psikologiko hau (arrazoiketa moralaren garapenarena, alegia) bere oharpena subjektuaren jarduera egituratzailean jartzen duen eredu egituratzailetik begiratuz aztertzea da lan honen asmoa, baina ingurunearen garrantzia alde batera utzi gabe betiere.